Krisiak krisi, iaz baino 200 bat euro gehiago bildu dituzte urritasunak dituzten pertsonen laguntzeko eta haien eritasuna ikertzen segitzeko. Herriko hiru eskolek, Urtxintxa eskubaloi taldeak, Zazpiak bat dantza taldeak eta Turismo Bulegoak antolatu zituzten ekitaldiei esker 2.600 euro bildu dituzte.
70 bat lagun upatu dira Larrunera trenarekin. Aroa lagun zutela bista ikaragarria izan zuten. Pastisen salmentak ere ederki funtzionatu zuen, horri esker 300 bat euro bildu baitzituzten. Jadanik hitz hartu dute heldu den urtean bi ekitaldi horiek eginen dituztela. Dantza ikastaroek arrakasta guttiago izan dute, eta heldu den urtean saltsa ikastaroa eskaintzea pentsatzen ari dira.