Kantu xaharren bilduma berria plazaratu du Oxtikenekoak elkarteak

Franck DOLOSOR 2009ko abenduaren 15a

Bi diska kaleratu ditu, 36 eta 25 kanturekin

Badira urteak Oxtikenekoak elkartea lanean dabilela eskuara eta eskual kultura sustatzeko gure herrian. Butrun auzoan den Oxtikenea etxea erosi eta xaharberritu eta, kultura sail aberatsa egin du batasun hunek, bertzeak bertze, mintzaldiak, ihauteriak, oturuntzak eta suak Jondoni Joaneren besta kari. Kantu xaharren bazkariak ere apailatu dituzte eta egun goxo horietan grabatu diren doinuak disketan bildu dituzte.
Duela guti, azken bi diskak plazaratu dituzte. Batean 36 kantu daude, eta bertzean 25. Obra horiek guziak azken hamar urteetan ospatu diren kantu xaharren bazkarietan bilduak eta grabatuak dituzte. Balio haundiko kantak dira, batzuek galtzeko arriskua baitzuten eta bertze batzuk kopla bakarrekoak direlakotz. Kantu hauek taldeka edo bakarka emanak dira diska hortan, funtsean bazkarietan gertatzen den bezala. Senpereko ahozko ondarearen parte bat biltzen eta agertzen duten diska hauek Lekuona eta Elkar saltegietan eros daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun