Irailean hasi ziren depuradorara gateko bide berria egiten, eta gaur egun ia finituta dagoela erraten ahal dugu. Bide berri hau egiteko arrazoina, hilabetean bitan errebisioa eta garbitasuna egitera etortzen diren langileen kamioia ezin zela sartu izan da, orain arte ibili diren Oieregiako tartekatik ez zen pasatzen, alegia.
Hori dela eta, Nafarroako Toki Azpiegiturak NILSA enpresa publikoak berak bere gain hartu zuen bide berri hau irekitzea. Lan hauek 167.444,34 euroko gastua izan dute.