Santa Luzia eguna ospatu zuten igandean Donezteben. Jakina denez, jostunen eta sastreen zaindaria da Santa Luzia eta Malerrekan debozio handia dauka. Zenbait urtez bestak indarra galdu zuen, baina azken urteetan Udalak eta Cederna-Garalur erakundeak bulkada eman diote. Meza ondotik, Zilarrezko Titarea ematen zaio herriko jostun bati eta elizatarian eskulangileen lanak ikusgai eta erosgai paratzen dira
Aurtengoan, Mari Cruz Arregik jaso zuen Zilarrezko Titarea, bordatzen egin duen lana eskertzeko. 67 urte ditu Mari Cruzek eta 16 urte zituenerako hasia zen bordatzen ikasten Tolosan. Doneztebera bueltan, amari laguntzen hasi zitzaion tela-dendan. Denborarekin lentzeria bilakatu zen eta gaur egun oraindik zabalik dago Mari Cruz lentzeria eta Elizondon ere ireki zuen bertze denda bat.
Mari Cruz Arregik, Ana Etxeberria eta Gloria Agerriren eskutik jaso zuen Zilarrezko Titarea eta familiarekin batera ospatu zuen, senarra, hiru alaba, suhiak eta lau bilobekin batera.
Gero, Doneztebeko Jubilatuen Elkarteak antolatutako herri bazkaria izan zen eta gero dantzan aritzeko aukera ere izan zuten.