Nahiko haserre akitu dute uso denboraldia ehiztariek. Orokorrean oso pobrea izan da, zenbait eratsundarrek 53 uso bota zituzten egun hura kenduta. Ezkurrako batek, berriz, berak bakarrik 25 bota zituen egun bakarrean. Hobea izan da oilagor sasoia, eta oraindik hobea birigarroarena. Azaroaren 6tik 10era bitartean milaka pasa ziren, eta ehiztariren batek 200 baino gehiago bota omen zituen. Denboraldia behar bezala akitzeko, ehiztariak Eratsungo elkartean bildu ziren afaltzeko. Egia esateko, ehiza postuan baino platerean gusturago hartzen dutenak gehiago ziren. Normala denez, plater nagusia usoa izan zen, Joakin Deskargak dotore prestatua.