Tolosako probaren inguruko zurrumurruek oraindik segitzen baldin badute ere, beste apustu bat sortu da inguruan. Alde batean, Migeltxo eta Hilario daude, Miel Mindegiaren semea eta anaia. Eta beste aldean, berriz, Txurdineko Joseba eta Juanito iturendarra.
Zortzi kanaerdiko ebakitzeko apustua egin dute eta abenduaren 27an, igandearekin, Donezteben egin dute hitzordua, 12:30ean.
3.000 jarri dituzte jokoan, eta lekukoa eta gordetzailea Barranka Ostatuko Jose Luis Gorostiaga izanen da.