Landa-etxerik gabeko herriak gutxi dira Malerrekan, baina horien artean zegoen Ezkurra orain arte. Baina orain, Bitoriano Iparragirreri esker, lehenbiziko landa-etxea eraikiko da herriko inguru zoragarri batean, Peskonea baserritik hurbil.
Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak behar zituen lehen baimenak eman dizkio dagoeneko eta seguru aski, luze gabe hasiko dira obran.