Ander Fuentes Bortzirietako Taldekako Bertsolari Txapelketan ariko da

Fermin ETXEKOLONEA 2009ko abenduaren 15a

Bertsotan ederki moldatzen dela erakutsia du behin eta berriz Ander Fuentes Itturrik. Eta txapelketetarako gogoa baduela ikus daiteke. Parte hartu duen azkena Malerrekako I. Taldekako Bertsolari Txapelketa izan da. Abendu hasieran, Ittundarrak taldearen kontra aritu zen, Maialen Belarra doneztebarrarekin eta Irati Arrieta sunbildarrarekin batera. Ez zuten irabazterik lortu, nahiz eta Bortzirietako Txapelketan parte hartuko duen. Berez, Malerrekako irabazleek zuten Bortzirietakoan aritzeko eskubidea, baina halere, Juan Mari Lopez eta Jon Silveira lagun dituela, ostiral honetan, abenduak 18, Berako Espidobaitan bertsotan ariko da. Zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun