Eskolaren erabilpena aztergai

Fermin ETXEKOLONEA 2009ko abenduaren 15a

Klaseak emateko ez, baina bestela, oso toki erabilia da eskola. Izan ere, bost dira gaur egun eskolan egiten diren ekintzak: aerobic ikastaroa, trikitixa, eskulanak, ludoteka zerbitzua eta gazteentzako lokala. Modu batera edo bestera, guztiak daude martxan, baina Udalak hobeki antolatu nahi du erabilera, eta hortaz, kontua lantzen ari da. Denei tokia eginez, antolaketa ona ematea da helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun