Azkenean, larunbat honetan, abenduak 19, zabalduko da Herriko Ostatua. Hasiera batean abenduko zubirako irekiko zela iragarri arren, barruan egin diren konponketa lanen ondorioz, hainbat egunez atzeratu da eguna. Baina, orain, txukun-txukun apainduta, larunbaterako prest egonen da. Horrela baieztatu digu Gorka Fuentes arduradun berriak. Gainera, ilunabar aldera, pintxoak eskainiko ditu Ostatuan. Herritar guziei joateko gonbitea egin die.
Lan haundia hartu du Fuentesek Herriko Ostatua egokitzen. Azaldu digunez, hamar logeletatik bost garbitu eta margotu ditu, eta komunetan eta jantokian ere gauza bera egin du.