Nafarroako Egunaren oroitzapen gisa, Parisko Euskal Etxeak hainbat ekitaldi antolatu zituen abenduaren 5erako. Eta tartean, Trikidantz taldeak dantzaldia eskaini zuen. Egun hori ez ezik, zubi osoan, bortz egunez han izan ginen Trikidantzeko taldekideak eta egun ezin hobeak pasatu zituzten. Eskerrik asko Parisko Euskal Etxeko arduradun guztiei eta hurrengo bat arte. Trikidantzen Parisko kontzertuko argazkiak www.myspace.com/trikidantztaldea Interneteko atarian daude.