Ibintza Kultur Taldeak antolatuta, abenduaren 4tik 6ra egin ziren Kultur Egunak arrakastatsuak izan ziren. Larunbata izan zen egunik mugituena, haurren bazkarian 35 lagun bildu baitziren, eta helduen afarian, berriz, 50. Bertzalde, gogoan izan, Ibintzaren zozketa Errege Bezperan eginen dela Herriko Ostatuan, afalondoan.