Eskolan Eguberrietako jarduerak

Arkaitz MINDEGIA 2009ko abenduaren 15a

Abenduaren 22rako, asteartea, jaialdi haundia prestatua dute eskolako ikasle eta irakasleek urtero bezala. Azken hilabeteotan kanta eta dantzak ikasten aritu dira eta orain gurasoei erakusteko prest daude. Ekitaldiak 09:30an hasiko dira Herriko Etxeko Ganbaran. Ingelesa, gaztelania eta euskarazko kantak eta hainbat estilotako dantza eta koreografiak eginen dituzte. Akitzeko ikasleek, irakasle eta gurasoekin batera, euskal dantza bat dantzatuko dute eta Eguberritako oporrak hartu aitzinetik hamaiketako ederra eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun