Gainean ditugu Eguberriak

Arkaitz MINDEGIA 2009ko abenduaren 15a

Dagoeneko etxeetako balkoiak Eguberrietako pinuekin apainduak ikusten ahal ditugu herrian, eta umetxoen poza ere nabaria da Olentzerori eskutitza idazterakoan. Ba bai, gutti falta da eta horregatik abenduaren 24rako Eguberrietako kanten entsaioak egiten hasiak dira gaztetxoak. Urtezahar eta Errege Bezperan ere ohiko ekitaldiak ospatuko dira.
Lerro hauen bidez, Eguberri eta Urteberri On denei eta ongi akitu urtea eta hobeki hasi heldu dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun