Ludoteka ibiltariaren azken besta abenduaren 26an eginen da

Arkaitz MINDEGIA 2009ko abenduaren 15a

Arratsaldean eginen dira ekitaldiak Herriko Etxean

Malerrekako Mankomunitateko inmigrazio programaren barne, abenduaren 26an ludoteka ibiltariaren azken saioa eginen da herrian. Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara izanen da, Herriko Etxean. Ekimen honen helburua giro goxo batean haurrak elkartu eta jolastea da, bertze lurraldeetako jolasak eta ohiturak landuz.
Bortz txoko ttiki prestatuko dira, kontinente bakoitzeko bat. Txoko bakoitzean, haurrak taldeka banatuz, jolasa edo eskulan bat egitea izanen da ekintzetako bat. Taldeka txokoz-txoko pasako dira eta bukaeran, hasierako kontinentera iristen direnean kontinente erraldoi bat emanen zaio taldeari eta erdian puzzlea osatu beharko dute denen artean. Egunari bukaera emateko berendua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun