San Migel ikastetxearen urteko azken jaialdia

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a

Eguberrietako oporrak hartu aitzinetik, San Migel ikastetxeko neska-mutiko eta irakasleek abenduaren 22an eginen dute urteko azken jaialdia. Ohi bezala, talde bakoitzak zerbait eskainiko du: batzuk dantzak, bertzeek kantak... Olentzeroren bisita ere izan dute eta gero goxokiak banatuko dira. Eta bere garaian aipatu gabe gelditu zen eskolakoen ateraldi bat ere ezin alde batera utzi. Urrian, seigarren mailako ikasle eta irakasleak Hueskako Campo  herrira joan ziren ingeleseko kanpaldi batean parte hartzera. Ingelesa praktikatzea zen helburua eta horretan aritu zen argazkian ageri taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun