Azaroaren 28an Erreka Kirol Elkarteak egin zuen aurkezpenean argi gelditu zen baduela taldeak etorkizuna. Zazpi talde ditu gaur egun Errekak kategoria desberdinetako ligetan, eta horrez gain konpetitzen ez duten bertze bi ere bai. Denetara 140 jokalari inguru aritzen ditu eskubaloian.