Erreka Kirol Elkarteak antolatuta, Mendiaren Eguna eginen da larunbat honetan, hilak 19. Eguneko gonbidatu berezia Patxi Goñi izanen da, Irunberriko mendizalea. Hymalayan ibilitakoa da Goñi, Everest, Gasherbrum II eta Kangchenjungan barna. Gainerakoan, hau izanen da egitaraua:
•07:30ean irteera Bonozorrotz mendira.
•12:30ean mendizaleen poteoa.
•14:00etan bazkaria Kasinon (Titi ostatuan eman behar da izena hilaren 17a baino lehen)
•Bazkalondotik, Sanba San Migelek Elbrusera joan zeneko irudien proiekzioa emanen du Kasinon.
•19:30ean Patxi Goñiren proiekzioa.
SasKIaren zozketa
Larunbat honetan, eginen da Erreka Elkartearen Eguberrietako saskiaren zozketa, Elkartearen egoitzan.
Saioa mendira irteera
Mendia alde batera utzi gabe, abenduaren 24an Saioara ateraldia antolatu du Errekak.
Urteko azken eguna
Ohi bezala, kirola eginez akituko du Errekak urte zaharra. Goizean Mendaurrera ateraldia eginen da eta arratsaldean, berriz, IV. San Silvestre lasterketa. Lau kilometro inguruko ibilbidea izanen da. Dena den, helduen aitzinetik, haurrek ere izanen dute lasterka ibiltzeko modua, 18:00etan hasita. Denentzat opariak izanen dira, eta parte hartzen dutenen artean zozketak ere eginen dira.