5,5 hektarea erre ditu suteak

Jaione OTXANDORENA 2009ko abenduaren 14a

5,5 hektarea erre ziren azaroaren 25eko sutean. Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuek 11:42an hartu zuten abisua eta arratsaldera arte ez zuten kontrolatzea lortu. Lana gogotik egin behar izan zuten, sua hiru puntutan zegoelako eta haizeak gogor jo zuelako. Azkenean, 17:15ean lortu zuten itzaltzea, baina gehiago ere gelditu ziren batzuk erremate-lanak egiteko. Pinuak, haritz amerikanoak eta larreak erre zituen suak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun