Eguberrietako ekitaldien prestaketak hasiak dira dagoeneko. Olentzero eta Errege Kabalgata antolatzeko Guraso Elkarteak bilerara deitu ditu bazkide guztiak ortzegun honetarako, hilak 17. 16:15ean izanen da Goiko Eskolan. Bertzalde, Olentzerotako azken entsaioa ortziralean, abenduak 18, eginen da, 16:15ean Beheko Eskolan.
Olentzeroren bisita, berriz, abenduaren 24an hartuko dugu. 15:00 aldera etorriko da eta ordu horretan abiatuko da herriko itzulixka Beheko Eskolatik. Eta Errege Kabalgata, urtarrilaren 5ean eginen da. Meza ondotik hasiko dira Errege Magoak opariak banatzen, eliz atarian.