Aizkorari buruz Antton Espelosinek idatzi duen liburuaren aurkezpena eginen da ortziral honetan, hilak 18, 19:00etan Ulibeltzak Elkartean. Aizkora apustuak eta txapelketak 1949-2009 da liburuaren izenburua eta 700 orrialde inguru ditu. Ia bi urte pasatu ditu Espelosinek bere lanetik aparte gogotik lanean aizkolariek egindako balentria guztiak artxiboetan bilatzen eta bildutako guztia liburu batean idatzi du.
Azken 60 urte hauetan jokatutako 785 bat apustu eta txapelketa ageri dira liburuan. Azkenean, hainbertze amestutako liburua aterako du Espelosinek herri kirolzale guztiendako. Aurkezpen egunean Espelosinek bere ondoan edukiko ditu aizkolari haundi eta famatuak, Donato Larretxea aizkolari haundia eta Patxi Astibia aizkolari haundia izandakoa. Lerro hauen bidez gonbidapena luzatzen diogu herri kirolzale guztiei egun horretan Ulibeltzak Elkartean eginen den aurkezpenera etortzeko.