Azaroaren 21ean Nafarroako Kantu Txapelketako finala egin zen Elizondoko Lur Dantzalekuan eta parte-hartzaileen artean bi herritar izan ziren, Bekoetxeko Irune eta Itxaso Elizagoien. Berriobeitin eskuratu zuten finalerako txartela, Gurea abestia kantatuz. Baleike taldearekin parte hartu zuten txapelketan eta eurek asmatutako abesti batekin atera ziren.