Aspaldiko ohiturari segituz, herriko haurrek kantari emanen diote akabila aurtengo urteari. Abenduaren 31n etxez etxe eskean ariko dira Ela-ela, nor da, nor da, ni naiz urteberri, zer dakartzu berri, uraren gaina, bakea eta osasuna… abesti ezagunarekin. Baserritar jantzita, koadrilla ttikitan, urtatxak bilduko dituzte urte berria ongi hasteko.