Inoiz baino lehenago etorriko da Olentzero aurten

Joseba eta Nerea 2009ko abenduaren 14a

Herriari buelta emanen zaio 16:30etik aitzinera

Inguruko herri gehienen gisara, Etxalarrera ere egun-argiz etorriko da aurten Olentzero heldu den abenduaren 24an. Aitzineko urteetan ez bezala, 16:30ean aterako da kalejira txistulari, trikitilari, koruko partaide eta herritarrekin. Olentzeroren irudiak ez dira faltako eta, beti bezala, baserritar jantzita joanen da jendea. Herriari buelta emanen zaio, betiko lekuetan geldialdiak eginez Eguberrietako kantak kantatzeko. Ondotik, meza eginen da 18:30ean. Akabatzeko, luntxa emanen dute Elutsa ostatuan parte-hartzaile guztientzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun