Urte bukaerako gauzak

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 14a

Diego RIAÑO (Leitza)

Ekonomian aldakuntza ta
piratak rona prestatzen
disparatea Guardia Zibilak
be(raie)n buruai disparatzen
gasoila gora tren txu-txu hori…
ta jendea gosez hiltzen
gauza gehiegi aldatzen dira
baina pentsatzera goazen
gaitzerdi hori nonbaitean gu
asko ez bagara aldatzen.


Hamabi hile hamabi mahatsa
ta hamabi ezkilen kolpea
hori omen da urte berriari
iepa, kaixo esatea
urte polit bat amesten dugu
ta zorionez betea
gaur egun zaila da hori baino
aditu entzule maitea
pentsatu gure esku dagola
hori hala izatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun