Ura? Pitxerrean, dudarik gabe! kanpaina dela eta argitu nahi dugu Ecoembes enpresak ez duela diruz lagundu kanpaina hori, komunikabideetan bestela erran bagenuen ere.
Nolanahi ere, azpimarratu nahi dugu kanpaina horren helburua ostalaritzan sortzen diren hondakinak murriztea dela, prebentzioak lehentasuna baitu hondakinak kudeatzeko planetan, Hondakinen Europar Zuzentarau berriaren erranean.