Fokua non, albistea han

Aitor AROTZENA 2009ko abenduaren 14a

Albistea aukeratzen den momentutik objektibotasuna galtzen dela aipatzen dute kazetaritza fakultatean. Berri hau bai, hori ez, honi garrantzi gehiago eman, horri labur bat, dena subjektiboa da. Politikan ere halatsu. Leitzak kazetari eta politiko guzien fokuak bildu zituen azaroaren 29ko goizaldeko gertakarien atzean ETA zegoela aipatu zutenean. Eta gero? Ederra eguraldia!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun