Aimar Olaizola «deskubritu» zuen TTIPI-TTAPAk orain 18 urte

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 14a

Zenbat ziento elkarrizketa egin ote ditu Aimar Olaizola pilotari goizuetarrak? Ba, horien artean lehenbizikoa TTIPI-TTAPAri eskaini zion 1991n. Hamabi urte bete berriak zituela dagoeneko 25 txapel jantziak zituela ageri zen elkarrizketan. Orduan ere egunero aritzen zen pilotan Aimar mutikoa, «edozein momentu aprobetxatzen dut hortarako, errekreoak, ilunabarrak, oporrak edo asteburuak». Bere adineko gehienek bezala Aimarrek bere idoloak bazituen: «Beloki ikaragarri gustatzen zait eta Eugi ere bai. Futbolzalea eta Osasunaren aldekoa naizenez Urban ere nire idoloetako bat da, eta nola ez, Joxe Mari Bakero».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun