Duela gutti arte gure familitako pertsona baliotsuenak etxeko zaharrenak ziren, aitatxi-amatxi batez ere. Zaharrenek atxikitzen zituzten familiako oroipenak, gizartearen tradizioak, herriaren jakinduria, ixtorioen memoria… urteak pasatu ahala guztiaren transmisioa egiten ziguten. Beraiek gabe, gure familietako xaharrik gabe, gu ez ginateke gaur egun garenak izanen, gure herriak ez ziren horrelakoak izanen, ezta gure sinismenak ere, gure kantuak, gure usaiak… Gaur egun, berriz, hortxe ditugu baztertuak. Kasu ttikia egiten da beren hitzei. Nahiago dugu aise telebistak dioena, edo Interneten dabilena, edo rebistek bildutakoak… Eta horrek hainbat aldaketa ekarri ditu: gure haurrek gehiago dakite Hallowen-i buruz familiko gauzei buruz baino; gure gaztetxoek ote dakite zer den euskaldun baten hitza; gure gizartean baloratuago da telebistako edozeinek dioena aitatxiren kontrabandoko ixtorioak baino… Ai ama!, ongi ari ote gara?