Santa Luzia eguna ospatuko dute igandean Donezteben. Azkeneko urteetan Doneztebeko udalaren eta Cedernaren bidez berpiztu den besta egun handi honetan jostun bati Urrezko Titarea eskaintzen zaio, eguerdiko meza ondotik. Aldi berean, eliz atarian artisauen lanak ikusgai eta erosgai izanen dira eta gero, Jubilatuen Elkarteak antolatuta, bazkaria eta segidan dantzaldia izanen dira.
Euskaraz Bai pilota txapelketako finalak
Halere, aurten aitzinetik ere izanen dira ekitaldiak, Malerrekan Euskaraz Bai dinamikaren barrenean, eskualdeko pilotariek jokatu duten Euskaraz Bai pilota txapelketaren finala jokatuko baitute udal pilotalekuan Baztan eta Leitzako taldeek, goizeko 10:30etik aitzinera. Segidan, afizionatuen arteko erremonte partida ikusgai izanen da.