Ametsero ipuin ikuskizuna eskainiko da larunbatean Lesakako kiroldegian eta Etxalarko Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 10a

Ametsero ipuin ikuskizuna larunbat honetan Lesakan eta Etxalarren izanen da eta hurrengo larunbatean Beran. TTIPI TTAPA

Abenduaren 12an, larunbatean, Ametsero ipuin ikuskizuna eskainiko da 10:00etan Lesakako kiroldegian, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta. 11:00etan “Soja hazkuntzaren ondorioak munduan” tailerra emanen du Veterinarios sin Fronteras erakundeak eta 13:00etan tailerraren amaiera. Dena den, ipuin ikuskizunak segida izanen du Etxalarko Kultur Etxean 16:00etan. Hurrengo larunbatean, abenduaren 19an, Berako Labiaga ikastolan eskainiko dira ipuin ikuskizuna eta tailerra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun