Baztan-Bidasoako UGTren III. Kongresua eginen da abenduaren 10ean Elgorriagan

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 10a

Batzorde exekutiko eta idazkari nagusi berria kaukeratuko dira

UGT sindikatuak Baztan-Bidasoaldeko III. Kongresua ospatuko du abenduaren 10ean. Sindikatuak eskualdean dituen 19 delegatuek parte hartuko dute kongresuan, 358 afiliatuen izenean eta Eskualdeko Batzorde Exekutiboa aukeratu dute. Kongresua goizeko 11:00etan hasiko da, Roberto Jiménez Nafarroako Alderdi Sozialistako Idazkari Nagusiaren solasaldiarekin eta eskualdeen izenean, Javier Igal Tafallako UGTko idazkari nagusia ariko da ondotik; sindikatuko federazioen izenean Lorenzo Ríos, Nafarroako MCA-UGTko Idazkari Nagusia ariko da.
Kargua utziko duen batzordearen kudeaketa eta lan dokumentuak aztertu ondotik, batzorde exekutibo berria aukeratuko da, eta Idazkari Nagusiak Kongerusa itxiko du. Juan Goyen, Nafarroako UGTko idazkari nagusiak hartuko du hitza azkenik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun