Nafarroan abenduaren 3a besta eguna zela eta, Nafarroako ligetan ez da jardunaldirik jokatu aste hondarrean. Halere, Lehen Maila Nazionalean ari diren Lindutx BKT eskubaloiko neskek partida zuten Garesen, Itxakoren kontrako derbia gainera, eta garaipena lortu zuten.
Errugbian, BRTk gibeleratutako partida jokatu zuen Santanderren eta galdu egin zuen.
Futbolean, Beti Gazte eta Gure Txokoako zenbait taldek partidak izan zituzten. Aipatzekoa da partidak jokatu zituzten Beti Gazteko bortz taldeek galdu egin zutela.
Doneztebeko talde nagusiak astearte eguerdian jokatuko du Etxarri Aranatzen.
Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Andoni Larralde) – Tolosa 2
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte B 1 (Jabier Larrui) – Oiartzun 5
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Etxarri Aranaz – Doneztebe, astearte eguerdiko 12:00etan Etxarri Aranatzen.
Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Aloña Mendi 6 - Beti Gazte 0
Jubenilak, Gipuzkoako lehen mailan
Gure Txokoa 6 (Julen Errandonea, Ruben Pedrosa, Asier Garcia, Imanol Morenok 2 eta Xamal Vazquez) – Landetxa 1
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Hondarribia B 6 - Beti Gazte 0
Mariño 0 - Gure Txokoa 1 (Mikel Aldazabal)
Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan
Beti Gazte 0 – Hondarribia 2
ESKUBALOIA
Emakumeen 1. Maila nazionalean
Lacturale Itxako 23 - Lindutx BKT 28
Neska jubenilak
BM Mendavia – Lindutx BKT
ERRUGBIA
Lehen Maila Nazionalean
Independiente Santander 34 - Baztan RT 7