Malerrekako bertso eskolaren taldekako lehen lehiaketa jokatuko da ortziral honetan, abenduaren 4ean, gaueko 22:00etan Doneztebeko Ekaitza ostatuan.
Bi hirukote izanen dira aurrez aurre, Ittundarrak eta Bertze guzin kontra. Ittundarrak taldean, Alazne Untxalo eta Egoitz eta Iker Gorosterrazu anaiak ariko dira eta Bertze guzin kontra taldean, Zubietako Ander Fuentes “Itturri”, Doneztebeko Maialen Belarra eta Sunbillako Irati Arrieta.
Aipatzekoa da irabazleek, Malerrekako lehen txapela irabazteaz gain, abenduaren 18an eta 19an jokatuko den Bortzirietako hamekagarren txapelketarako txartela ere eskuratuko dutela.