Sunbillan ur-depuradora eginen du NILSAk

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 2a

1,4 milioi euroko aurrekontua izanen luke eta heldu den udaberrian eginen da lizitazioa

NILSA elkarte publikoak ur-araztegia edo depuradora eraikiko du Sunbillan, herri honek sortzen dituen hondakinak tratatu eta Bidasoa errekara zuzenean ez botatzeko.
Lanen lizitazioa heldu den udaberrian eginen dela aurrikusi da, 1,4 milioi euroko aurrekontuarekin eta hamalu hilabeteko epea izanen da horiek egiteko. Soluzio hau Sunbillan, Oronoz-Mugairin, Oieregin, Narbarten eta Legasan egindako estudio baten ondotik hartu da. Hainbat aldagai aztertu ziren, batez ere baldintza orografikoak, eta teknikarien ustez, egokiena inguru horretarako bi depuradora eraikitzea litzateke, bat bakar-bakarrik Sunbilarrentzat eta bertzea, Legasan, Bertizarana eta Oronoz-Mugairirentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun