Iturengo Kultur Egunak antolatu ditu Ibintza Taldeak abenduko zubirako

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 1a

Larunbatean ttikienentzat tailer eta lehiaketak eta handixeagoentzat bertso afaria izanen dira

Urtero bezala, Iturengo Ibintza Kultur Taldeak Kultur Egunak prestatu ditu. Abenduaren 4an hasi eta 6ra bitarte eginen dira ekitaldiak.

Abenduaren 4ean, ortzirala, 20:30ean talo jatea eginen da Herriko Etxeko ganbaran. Ondotik mus txapelketa izanen da 16 urtetik goitikoentzat. Izena ematerakoan bortz euro ordaindu behar dira bikoteko. Txapeldunentzat zerrikume bana izanen da. Bigarren eta hirugarren sailkatuek ere sariak izanen dituzte. Partxis txapelketa ere eginen da.
Abenduaren 5ean, larunbatean, 11:00etan haurrendako tailerrak izanen dira. Ordu berean, 9 eta 14 urte arteko gaztetxoendako argazki lehiaketa eginen da. Lehiaketa binaka izanen da eta argazki kamara digitala etxetik eraman beharko du bikote bakoitzak. 13:30ean haurrendako bazkaria izanen da Herriko Etxeko Ganbaran. 17:00etan Korri pailazoaren “Show berria prestatzen” ikuskizuna ikusgai izanen da leku berean. 21:30ean bertso afaria izanen da Herriko Ostatuan. Txartelak abenduaren 3a arte salgai izanen dira. Ondotik dantzaldia izanen da Joxe Angel akordeoilariarekin.
Abenduaren 6an, igandean, hitzaldia eskainiko da 17:00etan Herriko Etxeko Ganbaran eta ondotik berendua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun