Teilatuen eta fatxaden kolorea, energia aurrezteko gakoa

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 30a

Fatxaden eta teilatuen kolorea kontuan hartu beharreko faktorea da eraginkortasun energetiko handiagoa lortu nahi bada. Eskualde beroetan, beroa xurgatuko ez duten kolore argiak erabiltzeko joera dago, aldiz, klima ho?tza egiten duen zonetan, kolore ilunak dira egokienak.  
Pinturaren kolorea zenbat eta argiagoa izan, “irradiazio-beroa” deituaren xurgapena orduan eta ttikiagoa da. Horrela, kolore zuri edo argiak irradiazio-beroa %28a xurgatzen du, gutxi gorabehera. Bien bitartean, beste koloreek, adibidez, marroiak edo berde argiak, %63 islatzen dute eta beltzak %94 inguru.
Kontuan hartu behar da ere gainazal zimurrek hobeki xurgatzen dutela beroa eta gakoa etxearen orientazioa dela. Eguzkiak zenbat eta perpendikularrago jo, erreflejua ttikiagoa izanen da. Ekialdera orientatutako fatxadak goizeko zortzietan izanen du irradiazio-berorik handiena; aldiz, mendebaldera orientatutakoarentzat unerik beroena arratsaldeko lauetan izanen da.
Beraz, bizi garen eskualdeko klimaren arabera, pintura-mota bat edo bestea erabiltzea eta orientazio bat edo bestea ematea komeniko da. Horretarako, aski da Mediterraneoko herrietako etxebizitza tipikoen kolore zuriak herri nordikoetan karakteristikoak diren kolore biziagoekin alderatzea.
 
BEIRA JARTZEA
Azken aldian, gero eta gehiago hartzen dira kontuan beirez hornitutako gainazalek energia aurrezteko eskaintzen dituzten aukera ugariak. Beirez hornitutako gainazala zenbat eta handiagoa izan, argi naturala hobeki aprobe?txatzeaz gain, berokuntza-sisteman energia aurreztuko dugu. Horretarako, geruza bikoitzeko beira isolatzailea erabili behar da, barneko tenperaturari eusten baitio berotegi-efektu moduan ezagutzen denaren bitartez irradiazio-beroa aprobe?txa?tzen duen bitartean. Baina eraikina toki beroan baldin bada eta lortu nahi dena barneko tenperatura jaistea bada, hobe izanen da beira antitermikoek eskain?tzen dituzten abantailak aprobetxatzea, argiaren gehien gehiena islatu egiten baitute.Kon

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun