Toki ttikian jartzeko eskailerak

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 30a

ttipi-ttapa

Eskailera kiribilak, ohiko eskaileren aldean, abantaila nabarmen bat dute: ez dute hainbertze tokirik okupatzen eta txukun gelditzen dira. Materialei dagokionez ere, aukera ugari dago merkatuan: soilik burdinez edo zurez eginak, bien konbinazioa (burdina eta zura), aluminiozkoak, zementuzkoak, harrizkoak…

Egia da gisa honetako eskailera ez dela aukerarik egokiena etxe klasiko eta handientzat, baina bai giro modernoagoko etxe batentzat non metro batzuk irabaztea garrantzitsua den eta eskaileraren mailen artetik argia  pasatzea komeni den. Izan ere, betiko eskailera batek iluntasun gehiago sortzen baitu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun