Tokia irabazteko soluzioa

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 30a

ttipi-ttapa

Ate lerragarriak etxebizitza bateko estantziak banatzeko aukera ona dira. Maiz, ateak izan ohi dira geletan tokia ken?tzen dutenak. Horregatik, toki mugatua duten etxeetan, tokia hobeki aprobe?txa daiteke ate lerragarriekin.
Egun, ateen sektorea izugarri dibertsifikatu da. Hori dela eta, zurezko, kristalezko, material sintetikozko edo aluminiozko ate lerragarriak aurki ditzakegu. Formari dagokionez, bakunak, bikoitzak edo elkarri ukitzen diotenak izan daitezke. Horrelako ateak edozein etxebizitzentzat dira egokiak. Etxeen barneko geletan ez ezik, garaje balkoi eta beste zenbait pasaleku fun?tzionalago bihurtzeko lagungarri dira.
Abantailen artean instalazio errazekoak izatea eta obra handiegirik ez eskatzea. Azken batean, espazioak ekonomizatzea, giro desberdinak sortzea eta etxebizitza osatzen duten atalen artean oreka lortzea ahalbide?tzen duen aukera apaingarria da.
 
ATE LERRAGARRI MOTAK
Ate lerragarri bat aukeratzeko, hainbat faktore kontuan hartzea komeniko da. Hasteko, arrasteko mekanismoa. Sistema tradizional soila edo sistema berri?tzaileagoa, programazio automatikoarekin, aukera daiteke.
Orain artekoan eskari handiena sistema soilekoek izan dute. Merkeagoak dira eta lanerako arrasteko gida bat baino ez dute behar. Duen eragozpen bakarra da atea irekitzen den aldeko pareta ezingo dela espazio apaingarri moduan erabili. Tipologia horren baitan sartzen dira mekanismo soileko hauspodun ateak. Zurezko, aluminiozko edo beste zenbait materialezko xafla multzoa da bata bestearekin bisagra bidez lotuak, zeinak, barnealdera eta kanpoaldera jarriko diren elkarren segidan eta atea linean mugituko da. Alabaina, alde  batera tolesten den ateak pasabidea murrizten du. Gaur egungo mekanismoei dagokienez, ate larragarriek arrasteko zenbait sistemen eta automatismoen bidez funtzionatzen dute.

ATEA AUKERATZEA
Ate lerragarri egokiena aukeratzeko, hura instalatu behar den tokia eta espazio-behar espezifikoak hartu beharko dira kontuan. Ate lerragarrien materialen kalitatea, dagokion instalazioa eta mantentze-lanak ere garrantzi?tsuak izanen dira eraginkorragoak izan daitezen eta denbora gehiago iraun dezaten.
Argitasun guttiko etxebizitzetan, material gardenezko nahiz zehargarrizko ateak aukera daitezke, konparaziora, beira “klasikoa”, tindatua edo ispilu efektua egiten duena, argitasuna gela osoan zehar modu orekatuan bana dadin.
Aldiz, lehentasuna diseinuari ematen bazaio, mota askotako akaberak, koloreak, materialak eta testurak daude, zure atea pieza aparta bihurtuko dutenak eta zure etxean giro berezia sortuko dutenak.

Toki handiagoa logelan
Altzari mota eta kokapena dira espazioari probetxua ateratzeko bi faktrore garrantzitsu. Horrez gain, logelan argiztapen egokia izateak berebiziko garrantzia du, zabala eta arina izan dadin.
Funtzio anitzeko mobleak erabiltzea deskantsurako gela tarte bat irabazi nahi duenarendako aproposa izan daiteke. Kutxak dira aukera hori ematen dutenetakoak. Biltegiratze funtzioa betetzen dutenez, beste espazio bat libre uztea ahalbideratzen dute. Gainera, antzinako jatorria duten artikulu horiek mahai funtzioa bete dezakete, baita aulki funtzioa ere, beharren arabera. Horrelako beste elementu bat ohearen oinaldea da. Batzuetan banku funtzioa egiten du, arropak, irakurketarako liburuak edo gosariko erretilua uzteko. Estilo, material eta akabera ugaritan aurki daitezke: zuntz sintetiko eta naturalak, zura, plastikoa, larrua, lakatua, bernizatua…
Ohatzeak, deskantsurako momentuak emateaz gain, bestelako aukerak ematen ditu eta probetxu ateratzeko modu anitz dira: tapa eraisgarria duen kanapea jar daiteke, zeinetan ohatzearen barnealdea libre gelditzen den nahi diren gauzak sartzeko, edo bestela, tiraderak jar daitezke azpialdean, ohearen zabalera eta sakonera osokoak. Bi ideia horiekin bilketarako espazio erabilgarria lortzen da. Bestalde, hobi-ohatzeek bata bestearen azpian gordeta, leku txikiagoan izatea ahalbideratzen dute.

KOLOREA ETA ARGITASUNA
Etxebizitza argiz hornitzeak berebiziko garrantzia dauka. Horrek egiten du etxea zabala eta arina. Leiho handirik ez dagoenean pintura eta koloreek lagun dezakete nahi den argitasuna lortzen. Kolore argiak dira aproposenak, eta kontrasteak egin daitezke elementu ilunagoekin, estore eta gortinekin adibidez. Horiek ikuste-sakonera handiagoa lortzen laguntzen dute.
Solairuaren koloreak, hein handi batean materialarengatik, etxe osoan argiaren banaketa edertzen du. Kolore argiak egokiak dira horretarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun