Kontua ez da beti bainugela goitik behera aldatzea: aparatu eta armairu berriak jartzearekin aski izan daiteke maiz. Baina dena erreformatu behar denean garestia da. Aparatuak ez dira batere merke, denbora luzeko erabilerak hondatu gabe irauteko diseinaturik daudenez, kalitate on-ona izaten dute. Hortaz, zeramika, aparatuak, hodiak, pintura eta bukaera jasotzen dituen erreformaren aurrekontua eskatzean ez da harritzekoa izaten kostua (merke antzean ari gara, jakina) 6.000 euro ingurukoa izatea.
Zatika berritzea
Obra planteatzean, aldatu behar denaz serio pentsatu behar da. Al?tzariak, aparatu guztiak edo haietako batzuk eta txorrotak berritzea izan liteke konponbidea, hodiak eta paretak oraino egoera onean baldin badaude. Bainugela ederra geldituko da eta, obra egun guttitan eginen denez, familiaren bizimodua ez du bortizki aldatuko, hauts gutxiago harrotuko du eta merkeago gertatuko da.
Bainua edo dutxa?
Jendearen %92k dutxatzea nahiago du. Ez da harri?tzekoa, hortaz, geroz eta bainera guttiago instala?tzea. Badu horrek hainbat abantaila: toki gutti?ago behar da, dutxan sartzea errazagoa da eta bertan istripu edo ezbehar guttiago izaten da. Ingurumenak ere garrantzi handia du horretan: dutxa azpian behar den denbora bakarrik ematen badugu, bainerarekin baino ur-aurrezki handiagoa izanen dugu.
Kolorea
Kolore biziak dira protagonista. Azken joeren arabera, azuleju eta baldosa neutroak jartzea da egokiena. Modu horretan, bakoitzak nahi duen kolore bizia sar lezake, bai altzarietan eta baita osagarrietan ere. Altzari modernoenak dira zintzilikatuak eta distiradunak. Ahalik eta leku gutxien hartzeko, zintzilikatzea da egokiena.