Armairu baten barnealdearen diseinua erabil?tzailearen behar eta gustuen mende dago. Pauso egokiei segituz gero, diseinu errazak egin daitezke edo, guttienez, proposamen zehatza egin dakioke saltzaileari, armairu pertsonalizatua lortzeko.
Barnealdean apalen moduluak, tiraderak eta arropa esekitzeko barra aurki daitezke. Horiek dira banaketa koherente bat lor?tzeko guttieneko elementuak. Alabaina, gomendagarriena espazioak handitzea eta goialdean maletak sar?tzeko tokia uztea da, baita oinetakoen zatia eta hainbat atal bertikal ere.
Armairuak behar adinako altuera baldin badu, maletategia ezinbestekoa izanen da beste sasoietako arropa, bidaietarako poltsak eta maiz erabiltzen ez den edozein elementu gordetzeko. Goialdeko toki horrek nahikoa sendotasun izan dezan, komenigarria da armairuaren aurrealdeko ateak beste banaketa bertikal jartzea. Horrela, egiturak sendotasun handiagoa izanen du.
Tiraderei dagokienez, erabiltzaileak nahi dituen guztiak jar ditzake armairuaren edukieraren arabera; alabaina, zenbait alderdi kontuan hartu behar dira funtzionaltasun guttiko proposamenetan sartu aurretik. Kajoi gehiegi jarriz gero, barratik zintzilikatzen duen arropak uki ditzake eta horrek kalte eginen die jantziei. Aukerarik praktikoena armairuaren behealdean sar?tzen diren kajoi guztiak jartzea da, betiere jantziek horietako bat ere ukitu gabe. Horrez gain, kajoi bakoitzaren altuera ere kontuan hartu behar da; izan ere, horrek ez du 15 cm baino ttikiagoa izan behar.
BARNEKO ESTALKIA
Normalena armairua barnetik estaltzea da, jantziak paretako hautsez zikin ez daitezen. Adibidez, pinturaz, paperez, oihalez edo egurrez. Zalantzarik gabe, azken hau aukerarik garestiena da kalitatea ere hobea delako.