Nondik hasi, nola egin, obraren kostua, dirulaguntzarik ba ote den… Gauza aunitz izaten dira kontuan hartu beharrekoak etxean obra egiteko orduan. Kasu honetan, administrazioak eskaintzen dituen dirulaguntzei erreparatuko diogu bereziki. Nafarroan, honako hauek dira eskatzen ahal direnak:
ETXEBIZITZEN ZAHARBERRITZE BABESTUA
Dirulaguntzak tramitatzeko, partikularrek laguntza eska dezakete Nasursan (Baztan-Bidasoaldekoek) edo Leitzako Udaletxean (Leitza-Goizueta aldekoek). Beraiek emanen dizkizuete xehetasun guztiak.
Zeri ematen zaio dirulaguntza?
1. Beharrezkoa diren errehabilitazio obrei, hasi gabeak baldin badira.
2. Inbertsioan sartzen da obraren kostua, teknikoen fakturak eta tasak (zergak izan ezik).
3. Babes daitekeen aurrekontua: etxebizitza eta baserriei atxikitako lokalei dagokiena, batez besteko prezioak aplikatuta.
Betebehar nagusiak
• Aurrekontu minimoa 4.000 euro, BEZ gabe.
• Bizi zaren etxe bera izan behar du edo, ondoko urteetan biziko zarena.
• Etxebizitzak 12 urte baino gehiago izan behar ditu.
• Obrak hasi gabe egon behar dira (hagitz garrantzitsua da hori).
Dirulaguntza hauek eskatzeko, kasu bakoitzean beharrezkoa den dokumentazioa Nasursara edo Leitzako Udaletxera eraman ondotik, aparejadoreak bisita egin eta Iruñera bidaltzen du dokumentazio guztia. Iruñatik baimena hilabete bat eta erdi edo bi hilabetera ailegatzen da eta ordura arte ezin da obrarekin hasi, bertzela dirulaguntza galtzen da.
Dirulaguntzaren kopurua
Hori kalkulatzeko kasuistika zabala dago. Izan ere, familia unitatearen kide kopurua, familiaren diru-sarrerak, eraikinak dituen urteak eta zein klaseko obra den hartzen da kontuan. Egokiena, dena den, laguntza tramitatzen duen teknikoari galdetzea izanen da.
ETXEBIZITZAK BARNETIK BERRITZEKO LAGUNTZAK
Sukaldeak, komunak, barneko ateak eta zolak sartzen dira laguntza hauetan. Hona baldintza hauek bete behar dira:
• Aurrekontu minimoa 3.000 euro, BEZ gabe.
• Bizi zaren etxe bera izan behar du edo, ondoko urteetan biziko zarena.
• Etxebizitzak 12 urte baino gehiago izan behar ditu.
• Obrak hasi gabe egon behar dira.
Kasu honetan inprimakia bete eta Iruñara bidaltzen da eta eran?tzuna 15 egunetan ailegatzen da. Aurrekontuaren %20a da dirulaguntza 3.000 euroko topearekin. Beraz, gehienez ere 3.000 euroko dirulaguntza aurreikusten da.
BEROKUNTZA GALDARAK ALDATZEKO LAGUNTZAK
Abenduaren 18an bukatzen da laguntza eskatzeko epea. Inprimakiak bil?tzen ahal dira Nasursak Donezteben duen bulegoan edo Leitzako Udale?txean. Helburua da berokun?tzan eta ura berotzen gastatzen den energia murriztea, eta hortara, galdara zaharrak ordezkatzea lagun?tzen da diruz.
Dirulaguntza hauek bateragarriak dira Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Departamentuak ematen dituen dirulaguntzekin. Dirulaguntzaren kopurua kasu bakoitzaren arabera alda?tzen da (350 eurotik hasi eta 1.250 euro bitarte) 1.200 euro eta 3.000 euro bitarteko guttieneko inbertsioarentzat. Obra egin eta dokumentazioa aurkezteko azken eguna, 2010eko ekainaren 30ean bukatzen da. Informazio gehiago 848 42 55 20 telefonoan.
LEIHOAK ALDATZEKO LAGUNTZAK
2009an ditulaguntzak eskatzeko epea azaroaren 20an bukatu zen. Litekeena denez datorren urtean ere berriz dirulaguntza deialdia zabaltzea, interesatuak erne egon beharko du segimendua egiteko.