Etxea kolorez janzteko

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 30a

ttipi-ttapa

Alor honetan jakitun ez bazara, lortu nahi den bukaera eta dagokion azalerarentzat pintura egokiena aukeratu aurretik, hobe da aholkua eskatzea. Kolorea zaletasunen arabera aldatzen den arren, zerrenda komertzial batekoa izan edo nahasi behar ditugun tonuak erosita ere, hamaika aukera ditugu eta, hortaz, erabaki aurretik ongi finkatu behar dugu iritzia. Zerrenda komertzialetako koloreak azalera ttiki-ttikietan agertzen dira baina, errealitatera eramanik, dezente bizi eta agresiboago dirudite. Beraz, bainila tonuko horia nahi badugu, hobe da beilegi hitsa daukan potea aukeratzea. Kontuan hartu, gainera, kolorearen tonua argitasunak aldatzen duela. Kopuruak kalkulatzeko, estali beharrekoaren zabalera eta luzera neurtu behar ditugu, tarteak (leihoak, ateak…) salbuetsi gabe. Hobe da guk hautatu dugun pintura horren litroak zenbat metro pintatzen duen eta zenbat esku eman behar diren hornitzaileari galdetzea, emaitza on-ona erdie?tsi nahi badugu.
LANA ANTOLATZEA
Pintatzen hasi baino lehen hobe da gela egurastea eta, berehala, partikula hegalariak ekar ditzakeen aire-korronterik altxa ez dadin, ate-leihoak ixtea, partikula horiek, bestela, pintura hezeari itsatsiko litzaizkioke eta. Pinta?tzen hasteko modurik egokiena hauxe da:
• Lehen urratsa: hasi sabaia pintatzen. Paretetara igaro aurretik, eman nahi ditugun esku guztiak.
• Bigarren urratsa: paretak. Hasi pareta bateko eskuineko goi bazterretik; hurrengo azalerara igaro aurretik, aurrekoa erabat bukatu behar dugu beti. Eskualdi guztiak norabide berean emanen ditugu.
• Hirugarren urratsa: ate-leihoak. Estali beti zintarekin pintatu behar ez diren elementuak (bisagrak, sarrailak, beirak,   etab.).
• Laugarren urratsa: zokaloak, lurzoruko ertza zinta horrekin estalita, pinturaz zikin ez dezagun.

PROFESIONALARI AGINDUZ GERO…
Lana profesionalen esku uztea nahiago badugu, hainbat kontu izan beharko ditugu gogoan: pintatu beharreko metro kuadroak eta pintura-mota. Gaur egun dauden pinturak erabiliz, ez da beharrezkoa etxea gauez hutsik uztea, lanaren antolamenduak hainbat gela libre edukitzea ahalbideratzen diolako langileari. Ahal den neurrian, haien lana erraztea komeni izaten da, al?tzariak baztertuz edo koadroak kenduz, laneko denbora (eta, horren ondorioz, faktura) murriztu eginen delako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun