Segurtasuna eta dekorazioa zure leihoetarako

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 30a

ttipi-ttapa

Leiho eta ateetako burdin hesiak segurtasunerako elementu bikainak dira, lehenengo solairuetarako eta landa-etxeetarako arras baliagarriak eta alarmak eta lapurreten kontrako sistemak baino merkeagoak. Gainera, modelo eta tipologia ugarikoak daude, dekorazio-estilo desberdinetara egokitzen direnak.
Burdinazko hesiak, maiz, estilo errustikoko etxebizitzekin edota harrizko eta bistako adreiluzko fatxada dutenekin lotzen badira ere, proposamen hori aparta da eraikuntza modernoetarako ere; izan ere, modeloen barietatea hain da zabala forja-lantegietako artisauek zure etxebizitzari dagokion burdin sarea aurkituko dutela. Tipologia hori leihoetako baoetan edo fatxadan bertan instala daiteke marko originala sortuz. Bigarren aukera horrekin, estetikoki emaitzak hobeak lortuko dituzu, baina, era berean, produktuaren prezioa ere gehitu egiten da, egite-prozesurako material eta lan-ordu gehiago behar baitira.

IRTENBIDE BERRITZAILEAK
Etxeetako lehenengo solairuetan bizi direnek leihoetan burdin sareak jar?tzeak dituen abantailak baloratu eta desabantaila nagusiak baztertzen dituzte, hala nola, argitasuna kentzen dutela eta etxebizitzan bizi direnengan nolabaiteko “espetxe” sentsazioa eragiten dutela. Bi eragozpen horiei aurre egiteko, merkatuak aukera berritzaileak eskaintzen ditu, etxean gaudenean edota burdin hesiaren beharrik ez dugunean, haiek ezkutatzea edo tolestea ahalbidetzen dutenak.
Modelo horiek babesa eskaintzen dute horretarako barra finkoak jarri beharrik gabe eta segidan aipatuko diren sistematan oinarritzen dira: metalezko aurremarkoak burdin hesia paretan sartzeko gidekin instalatzea; eta burdin hesi tolesgarrien sistema behin tolesten denean paretan bertan egonen den tiradera ttiki batean ezkutatzeko aukerarekin. Bi modalitateak erraz eta txukun instalatzen dira eta neurrira egindako produktuak eta ateetarako eta leihoetarako diseinu ugari aurki daitezke.
Egun, bi aukerek eskaera handia dute, ondo betetzen baitute eskatutako segurtasun-funtzioa eta, era berean, etxebizitzan dagoenari, bere beharren arabera, burdin hesia ezkutatzeko edo zabaltzeko aukera ematen dio. Gainera, ixteko gailu desberdinak  (horietako zenbaitek blokeo-puntu desberdinak dituela segurtasuna gehitzeko) eta  irekitze- eta ixte-sistema desberdinak ditu, erraz lerratzen dira eta formatu, diseinu, tonalitate eta akabera barietate handia dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun