Kanpoaldeko argiak

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 30a

ttipi-ttapa

Etxearen kanpoaldeko argiztapenak egokia, iraunkorra, ekonomikoa eta ingurumena errespetatzen duena izateaz gain, aldi berean, funtzio estetikoa ere bete dezake. Horretarako egin behar den gauza bakarra gailu egokiak aukeratzea izanen da.

Baina estetika eta dekorazio hutsezko alderdiez gain, etxearen kanpoaldeko argiztapena iraunkorra, ekonomikoa eta ingurumena errespetatzen duena ere izan daiteke, gune hori seguruago eta erosoagoa bilakatuko duena. Horra hor zenbait aholku.

Toki bakoitzerako argi egokiak
Kanpoko argiztapena garrantzitsua da, giroak definitzeko eta etxearen diseinuaren xehetasunak nabarmentzeko balio du. Adibidez, sarreretan, terrazetan eta ataripeetan aplikeak eta fatxadako zintzilikariak jartzea egokia izan daiteke. Tamaina txikiko farolak dira, paretan zintzilikatzen direnak eta finko geratzen direnak; argi difusoa egiten dute, ez dute itsutzen eta giro soila eta atsegina sortzen dute.

Bide eta sarrerak dira lorategietan argia behar duten beste zenbait puntu. Eguzki plaketatik sortutako tentsio txikiko argiak egokiak izan daitezke toki horietarako. Farola txiki horiekin energia aurreztuko dugu; gainera, erraz instalatzen dira, ez baitute kableaturik behar. Argi-balizekin ere, argiztapen interesgarria lor daiteke. Lurretik azaleratzen diren lanpara txiki halogenoak dira, bidexketako izkinak argitzen dituztenak. Aukera hori egiten baduzu, instalatu potentzia ttikikoak, bestela itsutu eginen baitute.

Argiztapena zuhaixkak edo landare apaingarriak dekoratu edo nabarmentzeko baldin bada, gomendagarrienak iltzaltzeko fokuak dira. Egiten duen argi-haloa gidatu eta bonbillaren kolorea alda daiteke eta, horrela, efektu interesgarriak eta originalak lortu. Dena dela, elementuak distantzia handira argitu nahi badituzu, erabilgarrienak proiektore halogenoak izanen dira. Potentzia handikoak izaten dira eta zenbaitek mugimendu detektagailuak dituzte; horrela, mugimendua sumatzen dutenean edota eguzki-argia guttitzen denean aktibatu egiten dira energiaren aurrezpena sustatuz.

Eraginkortasuna energiaren kontsumoan
Lorategia argiztatzerakoan, zenbait alderdi kontuan hartu behar dira, hala nola: eraginkortasun energetikoa, aurrezpena eta ingurumenaren errespetua. Ildo horretatik, konbinazio egokia izan daiteke kontsumo energetiko eraginkorreko bonbillak eta kokatutako tokian norbaiten presentzia sumatzean bakarrik piztaraziko dituen mugimendu-sentsoreak erabil?tzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun