Deus baino lehen, komeni da merkatuan dauden materialen eskaintza ezagutzea

ttipi-ttapa 2009ko aza. 30a, 09:13

ttipi-ttapa

Erreformak egiterakoan, komeni da merkatuan dauden materialen eskaintza ezagutzea; eta etxea moldatzeko erabakia hartuta, ongi legoke guttien ku?tsatzen dutenak hartzea.
Naturarekiko errespetu hori mantentzen duenetako bat zura da. Azkenaldian egindako ikerketa batzuek diotenez, material klasiko horrek ez du apenas kutsatzen, biodegradagarria da, birziklagarria eta isolatzailea eta bestelako materialek baino energia gutxiago eskaten du jartzeak.
Egin nahi dugun erreformaren barnean tutueria aldatzeko ideia baldin badugu, kontuan hartzekoa da etxean jarrita dauzkagun tutuen materiala. Beruna bada, onuragarria litzateke propilenozkoekin aldatzea, ekologikoagoak direlako.
Pareten pintura aldatzea etxeari itxura berria emateko modu efektiboenetarikoa da. Horretarako, pintura ekologikoak erabiltzen ahal dira. Garestiagoak izan arren, 10 urteko biziraupena daukate, bera, epe luzera errentagarriagoak suertatuko dira.

BESTELAKO MATERIALAK
Ekologia, erresistentzia, pieza eta gainazal berriak sortzeko kapazitatea, egokitasuna eta mantentzeko erraztasuna dira gaur egun erabiltzen diren materialen ezaugarri nagusiak. Haiei erreparatuta, hurrengo materialok aurki ditzakegu besteak beste:
• Harria: marmolaz gain, granitoa, kareharria, arbela, basaltoa edo harzuria, horiek guztiak asko erabiltzen dira gaur egun, mahai, eskailera eta sukalde gainekoetan. Kasu gehienetan eskuz lantzen direnez, harriak ez du tratamendu kimikoaren beharrik izaten.
• Zeramika: material honekin egindako hainbat produktuk aurrerakuntza teknologiko ikusgarriak eskaintzen dituzte gaur egun. Horren adibide argia baldosa domotikoak dira, hezetasun nahiz tenperatura aldaketak eta edonolako bakteriak detektatzen dituztenak.
• Leundutako zementua: zura eta zeramikaren berotasuna eduki ez arren, leundutako zementuak eskaintzen dizkigun abantailak ez dira urriak. Erresistentzia, itsaspena eta iragaiztasuna dira horietako batzuk.
• Plastikoa: Diseinugile askoren materialik maitatuena dugu plastikoa. Eta ez da harritzekoa, kolore eta diseinu aldetik eskaintzen dituen posibilitateak bukaezinak baitira. Altzari nahiz estaldura bertikalerako arras egokia izan daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun