Tomania folk taldeak emanaldia eskainiko du larunbatean Zubietan

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 26a

Tomania taldea Zubietan izanen da larunbatean. Fermin ETXEKOLONEA

Udazkeneko Biraren barrenean, Herriko Etxeko estalpean izanen da 19:30ean

Udazkeneko Biraren barne, Tomania folk musika taldeak emanaldia eskainiko du azaroaren 28an, larunbat arratsaldeko 19:30ean Zubietako Herriko Etxeko estalpean. Hasiera batean emanaldia azaroaren 14ean egitekoa zen, baina taldekideen osasun arazoak tarteko, bertan behera gelditu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun