Azaroaren 25ean, asteazken goizean sutea piztu zen Sunbillan. SOS Navarrak 11:42an hartu zuen abisua eta Nafarroako Larrualde Zerbitzuko Cordovillako parke zentraleko suhiltzaileak, Oronozko parkekoak eta Lesakako boluntarioak bertaratu ziren, Nafarroako Gobernuko bi helikopterorekin batera.
Lana gogotik egin behar izan zuten, sua hiru puntutan zegoelako eta haizeak gogor jotzen zuelako. Azkenean, 17:15ean lortu dute sua itzaltzea, baina halere, suhiltzaileen erreten bat Sunbillan gelditu zen, erremate-lanak egiteko. Denera, pinua, haritz amerikanoa eta larreak erre zituen suak, 5,5 Hektarea. Ingurumen Departamentuko teknikariak eta foruzainak ere Sunbillan izan ziren, ikerketak egiten.