Eguraldi txarrak ez zituen kikildu, eta azaroaren 8an Behobia-Donostia lasterketaren 45. edizioan izena emana zuten 18.444 kirolarietatik 14.944 korrikalari 20 kilometro inguruko bidea egitera ausartu ziren. Helmugaratu zirenen artean, 168 eskualdekoak izan ziren. Herriz-herri hona parte-hartzeak: Arantza 10, Bera 32, Bertizarana 4 (3 Narbartetik eta 1 Legasatik), Doneztebe 11, Elgorriaga 1, Etxalar 3, Goizueta 4, Igantzi 8, Leitza 18, Lesaka 29, Sunbilla 7, Sara 1, Senpere 12 eta Baztan 28 (Aniztik 3, Oronoz-Mugairitik 1, Arraioztik 2, Lekaroztik 1, Iruritatik 2, Gartzaindik 1, Elizondotik 12, Arizkundik 5 eta Erratzutik 1).