Larretxea azpitxapeldun Nafarroako Txapelketan

ttipi-ttapa 2009ko aza. 25a, 14:36
Donato Larretxea eta Floren Nazabal, Nafarroako azpitxapelduna eta txapelduna, hurrenez hurren. Utzitako argazkiak

Nazabalek bi minutuko aldea atera zion aranztarrari

Mindegiaren kontrako desafioaren ondorioak nabaritu zituen Donato Larretxeak azaroaren 13an Donezteben jokatu zen Nafarroako Aizkolari Txapelketan. Floren Nazabal zen faboritoa, baina Larretxeak ez zuen gehiegi estutu. Frontoia bete-betea zela jantzi zuen txapela Etxarri-Aranazkoak bosgarren aldiz. 27 minutu eta 34 segundo behar izan zituen lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko edo 72 ontzako mozteko. Bi minutu eta 4 segunduko aldea atera zion Larretxeari (29:38) eta hiru minutukoa hirugarren izan zen Juanjo Lopez Azpilikuetari (30:35).  Laugarren Antonio Senosiain izan zen eta Mindegiak ez zuen parte hartu, Tolosako apostutik oraindik errekuperatu gabe baitzegoen. Beraz, joan den urteko podiuma errepikatu zen Nafarroako txapelketa nagusian. Azkeneko hiru txapelak segidan irabazi ditu Nazabalek eta aitzinetik, 2001 eta 2002koak ere bai.
Donato Larretxea kontent zegoen egindako lanarekin, «baina Nazabali irabazteko aukera izateko %100ean egon beharko nuke», aipatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun